Hussain Muhammad Ershad
Itxura
Hussain Muhammad Ershad (Dinhata, Britainiar Raj, gaur egun India, 1930eko otsailaren 1a - Dhaka, 2019ko uztailaren 14a) bangladeshtar militar eta politikaria izan zen. Bangladeshko presidentea izan zen 1983tik 1990era.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armadako kidea, gerrako presoa izan zen Bangladeshen Independentziako Gerran zehar. 1973an askatu zuten eta Bangladeshera itzuli zen. Ziaur Rahman presidenteak armadaburu izendatu zuen 1978an. 1982ko martxoan, estatu kolpe odolgabea zuzendu zuen Abdus Sattar presidentearen aurka. Estatu Batuekin elkartu zen Golkoko Gerran. Islama egin zuen estatuko erlijio ofizial. 1990ko abenduan, Khaleda Zia eta Sheikh Hasina buru izan zituen matxinada demokratikoak kendu zuen agintetik.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fernandez, Luis. Zikloiaren ostean, Bangladeshen ekaitz politiko gogorra piztu da. Euskaldunon Egunkaria, 1991ko maiatzak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-6).